Gu Geu

Prozesu luze baten ondoren, Txirbilla aisialdi taldea jaio da Lezon. Eskaintza eskasak arduratuta, eta herriko aisialdia trinkotzeko gogoz, hausnarketa prozesuari ekin genion hainbat gaztek urte hasieran. Hilabeteetako lanak izan du fruitua, eta hemendik aurrera proposamen interesgarriak egingo ditugu. 

 

Hainbat helburu du aisialdi taldeak: euskarazko aisialdi informala areagotzea, belaunaldi arteko harremanak sustatzea, feminismotik hezkidetza eskuratzeko lanketa egitea, Lezoko eta Euskal Herriko txoko eta naturguneak ezagutaraztea…